Fenomeno meteorologiko

Taosa, euskal kostaldeko meteoroa.

Fenomeno meteorologikoa eguraldi edo klimari lotutako gertakaria da, meteorologiaren printzipioen bidez azal daitekeena. Meteoro terminoa ere erabiltzen da[1]. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, atmosferan edo planetaren gainazalean gertatzen den fenomenoa da, eta prezipitazioetan, partikula likido edo solidoen etetean edo deposizioan, edo izaera optiko edo elektrikoaren agerpenean egon daiteke.

  1. «meteoro - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne